Whatsapp email Campo Card Download Ball Upload Photo Obsequio Acceso Libre Descuento Museo Descargar Perfil Datos de abonados Cuota Asistencia Datos de accionista Arrow Right Arrow Left 2 Link

PRIBATUTASUN POLITIKA

Fitxategiaren arduradunaren eta informazioaren hartzaileen identifikazioa.

Datu Pertsonalak babesteari buruzko Lege Organikoaren arabera, jakinarazi nahi dizugu gure webgunean zeure borondatez ematen dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta fitxategi hori Datuak Babesteko Erregistro Nagusian inskribatuta dagoela REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADren titulartasunpean; egoitza soziala: Anoeta Pasealekua, 1, 20014 Donostia-San Sebastian (Gipuzkoa).

Webguneko inprimakien bidez jasotako informazio pertsonalaren hartzaileak soilik izango dira REAL SOCIEDAD DE FUTBOL osatzen duten departamentuak, FUNDACION REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA eta, zenbait kasutan, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLekin kolaboratzen duten hirugarrenak eta enpresak, kasu bakoitzean identifikatuko direnak.

Kasu batzuetan, ERABILTZAILEaren datuak tratatzeak –berak hala eskatuta– datuok hirugarrenei komunikatzea dakar; erabiltzaileak ez badu nahi REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek une bakoitzean adierazitako hirugarrenei bere informazio pertsonala helaraztea, hori posta elektronikoz jakinarazi ahal izango du realsoc@realsociedad.eus helbidera jota, edo bestela REAL SOCIEDAD DE FUTBOLen helbide sozialera jota: Anoeta Pasealekua, 1, 20014 Donostia-San Sebastian (Gipuzkoa), NANaren edo dena delako nortasun agiriaren kopiarekin batera, eta berehala erantzungo zaio eskariari.

Era berean, ZALEAK, ABONATUAK, lehiaketak, sustapenak eta halakoen datuak tratatzeak berekin ekar dezake KLUBak edo klubaren kolaboratzaileek datuok publizitate xedeetarako eta jarduera, produktu, zerbitzu, sustapen eta bestelakoei buruzko prospekzio komertzialetarako erabiltzea. Zuk ez baduzu nahi halako publizitaterik jaso, aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango duzu bitarteko berberak baliatuz, eta berehala erantzungo zaio zure eskariari.

Nolanahi ere, Datuak Babesteari buruzko Legearen arabera, derrigorrez jakinarazi behar dizugu informazioa hirugarrenei helarazteari eta publizitateari ezetz esateak mugatu egin dezakeela –kasua zein den– zure parte hartzea zerrendatutako jardueretan, eta mugatu egin ditzakeela, halaber, zure behar espezifikoetara egokitutako zerbitzuak edo eskatutako artikulu eta argitalpenen ezagutza.

Datuen tratamenduaren helburua.

Datuen tratamenduaren berezko helburuak, inprimaki bakoitzean datuak biltzeko jasotzen diren klausula espezifikoen barruan txertatuko dira. Oro har, kasu bakoitzean biltzen diren datuak soilik erabiliko dira eskari konkretuei erantzuteko; ZALE, ABONATU edo JARRAITZAILE gisa izena emateak, berriz, KLUBarekin harreman estuagoa izatea dakar, non datuak erabiltzearen xedea kolektibo horiekiko harremanaren kudeaketan fidelizazioa eta hurbiltasuna bilatzea izango baita, zehazkiago esanda: kolektibo horien erregistroetan altak eta bajak kudeatzea; zerbitzuak eta ekitaldiak antolatzea; eskariak kudeatzea; dena delako kuoten ordainketa kontrolatzea; aparteko interesa daukaten albisteak bidaltzea; eta baita erabiltzaileak hainbat egitasmoren bidez fidelizatzea ere, horien artean: REAL SOCIEDAD DE FUTBOLi merkaturatzea interesatuz gero, klubaren (edo bere babesleen) sustapen eta eskaintza komertzialen inguruko informazioa posta bidez edo bitarteko elektroniko bidez bidaltzea; fideltasuna saritzeko, zozketa, lehiaketa, deskontu eta halakoetan partea hartzea edo erregistratutako erabiltzaile guztien artean zuzeneko opariak banatzea (haurrak jokalarien eskutik helduta, partidako baloi sinatua zotz egitea, etab.).

Datuetan sartzeko, zuzentzeko, datuak ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak.

Erabiltzaileak bermatuta dauzka gure fitxategia osatzen duten bere datu pertsonaletan sartzeko, datuak ezerezteko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskaria posta elektroniko bidez egingo da, hona jota: realsoc@realsociedad.eus, edo bestela helbide honetara: REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen egoitza soziala, Anoeta Pasealekua, 1, 20014 Donostia-San Sebastian (Gipuzkoa), NANaren edo dena delako nortasun agiriaren kopiarekin batera.

Datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak.

Webguneak hartu beharreko neurri teknikoak eta antolaketazkoak hartu ditu bere fitxategi automatizatua osatzen duten datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna ziurtatzeko; horretarako, kontuan hartu da datuak babesteko legez dagokion segurtasun maila.

Hala ere, erabiltzaileak kontziente izan behar du gaur egun Interneteko segurtasun neurriak ez direla erasoezinak eta, honenbestez, ez dagoela ez-legezko eta bidegabeko intromisioetatik erabat libre egoterik; eta halakorik gertatuz gero, ez litzateke REAL SOCIEDAD DE FUTBOLen erantzukizuna, kluba arduratsu ibili baita datuak Legeak xedatzen duenaren arabera babesteko.

Datu pertsonalak eguneratzea.

REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek eta bere fundazioak ahal den guztia egingo dute beren datuak beti eguneraturik egon daitezen. Hala ere, datuen kalitatearen inguruko erantzukizuna, datuon titularraren baitan egongo da; hori hala, webaren erabiltzailearen datuetan aldaketarik badago, erabiltzaile horrek fitxategiaren arduradunari jakinarazi beharko dio, eta arduradunak uko egingo dio edozein erantzukizun hartzeari baldin eta aldaketak jakinarazteko betebeharra alde batera uzten bada.

COOKIEN POLITIKA

Zer dira cookieak?

Cookiek fitxategi txiki batzuk dira. Zenbait plataformak, esaterako, web orriek, cookieak instalatu ditzakete zure ordenagailu, smartphone, tableta edo telebista konektatuan. Askotariko funtzioak izan ditzakete: zure nabigazio lehentasunak biltegiratzea, informazio estatistikoa biltzea, zenbait funtzionalitate tekniko onartzea, etab. Batzuetan, erabiltzailearen edo bere ekipamenduaren nabigazio ohiturei buruzko oinarrizko informazioa biltegiratzeko erabiltzen dira cookieak, kasua zein den, erabiltzailea bera ezagutu ahal izateraino.

Zergatik dira garrantzitsuak?

Hainbat arrazoirengatik dira erabilgarriak. Ikuspegi teknikotik, web orriak arinago eta lehentasunei egokituago funtzionatzea ahalbidetzen dute; esaterako, zure hizkuntza edo zure herrialdeko moneta biltegiratzean. Webguneen arduradunei, gainera, ematen dituzten zerbitzuak hobetzen laguntzen diete, webguneon bidez jasotzen duten informazioari esker.

Nolako cookieak daude?

Errendimendua hobetzeko cookieak

Halako cookieek zenbait tresna edo zerbitzutarako lehentasunak gordetzen dituzte, atari bat bisitatzen duzun aldiro birkonfiguratzen ibili beharrik ez izateko. Merkataritza elektronikoaren kasuan, zure erosketa saskiari buruzko informazioa mantentzea ahalbidetzen dute.

Analisi estatistikorako cookieak

Bisitari kopurua zenbatzen dute eta erabiltzaileek gure zerbitzuak nola erabiltzen dituzten estatistikoki aztertzen. Horri esker, gure web orrian izan den nabigazioa aztertu eta, horrela, eskaintzen ditugun produktuak edo zerbitzuak hobetu ditzakegu.

Geolokalizazioko cookieak

Programa batzuek halako cookieak erabiltzen dituzte konektatutako ordenagailua, smartphonea, tableta edo telebista geografikoki non dagoen jakiteko, eta, modu erabat anonimoan, erabiltzaileari eduki eta zerbitzu egokiagoak eskaintzeko.

Erregistroko cookieak

Gure atarian erregistratzen zarenean, erregistratutako erabiltzaile gisa identifikatzen zaituzten cookieak sortzen dira; cookie horiek, gainera, atarian noiz identifikatu zaren adierazten dute. Cookie hauek erabiltzen dira zure erabiltzaile kontua eta zure zerbitzu elkartuak identifikatzeko. Zuk kontua utzi bitartean, nabigatzailea itxi bitartean edo gailua itzali bitartean, cookieak hortxe egongo dira.

Publizitate cookieak

Webgune bateko publizitate espazioak eraginkorki kudeatzea ahalbidetzen dutenak dira; horretarako, iragarkiaren edukia eskatutako zerbitzuaren edukiari egokitzen diote, edo bestela web orriari ematen zaion erabilerari.

Nola konfigura ditzaket nire lehentasunak?

Zure Internet nabigatzailearen aukerak konfiguratuz, ekipamenduan instalatuta dauzkazun cookieak onartu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu. Cookieak blokeatzen badituzu, litekeena da erabilera behar duten zenbait zerbitzu ez egotea zuretzat erabilgarri. Ondorengo loturetan, nabigatzaile nagusietan zure lehentasunak nola aktibatu jakiteko informazioa aurkituko duzu:

LEGERIA ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA

LWeb site honek jarraitzen dituen termino eta baldintzak, eta baita hortik erator litezkeen erlazioak ere, Espainiako legeriaren babespean eta menpean daude.

Baldintza hauen ondorioz alde bakoitzak dituen betebeharrengatik edo edozein klausularen interpretazio, betetze, ez-betetze eta betearazteagatik sor litekeen edozein auzi edo desadostasun elkarrekin adostuta ebazten ez bada, aldeak Donostiako Auzitegien mende jarriko dira, eduki lezaketen beste edozein eskumeni berariaz uko eginda.

DESDE TU MÓVIL | - 5% DTO | CÓDIGO: SCM

Erregistro gunea

Sartu zure kontuan edo sortu kontu berri bat zure posta sartuz…

Erregistro gunea

Sartu zure kontuan edo sortu kontu berri bat zure posta sartuz…