Whatsapp email Campo Card Download Ball Upload Photo Obsequio Acceso Libre Descuento Museo Descargar Perfil Datos de abonados Cuota Asistencia Datos de accionista Arrow Right Arrow Left 2 Link

ERABILERA BALDINTZAK

Erabilera zehaztapenak eta baldintzak

Realaren denda birtualean erosi ahal izateko, erabiltzaile gisa erregistratu behar zara. Gogoratu zure datuak ondo zehaztu behar dituzula produktuak helmugara iristeko.

Realak emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du. Jasotako datuak Reala Klubaren ardurapeko fitxategi batean gordeko dira, eskaeren tramitazioa errazteko eta etorkizunean zure interesekoak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuei buruzko eskaintza komertzialak bidaltzeko.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, Reala Klubaren bezeroek beraien datu pertsonaletan sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubidea erabili dezakete, idatzizko jakinarazpena bidaliz helbide honetara:

Real Sociedad de Fútbol, SAD. Anoeta Pasealekua, 1, 20014-Donostia. Gipuzkoa.

Eskaerak

“Ordainketa egin” botoia sakatuta, zure erosketa saskian zehaztutako artikuluak erosteko eskaera egiten diguzu eta eskaera hori, une oro, gure onarpenari lotua dago. Horri buruzko edozein zalantza argitzeko, zure eskaera onartuko da guk idatziz mezu bat bidaltzen dizugunean, zure eskaera argi berretsiz; horretarako lehenik zure datuak eta ordainketa era onartu beharko da. Realak beretzat gordetzen du zure esakerari edota ordainketa erari ezezkoa emateko eskubidea, beharrezkotzat joko balu, adibidez: eskatutako artikuluren bat stockean amaitzea; Reala klubak jasandako iruzur batengatik; ordainketari buruzko desadostasunak direla medio; akats tipografiko ala aritmetikoa emango balitz.

Toki zergak eta inportazio zergak

Realaren denda birtualean erosten den edozein artikuluri aplikatu beharreko inportazio zergak eta beste toki zergak ordaintzea, eroslearen ardura izango da.

WEB ORRIALDE HONETAKO PRODUKTU ETA ZERBITZUEN PREZIOEK BEZ-A BARNE DUTE

DESDE TU MÓVIL | - 5% DTO | CÓDIGO: SCM

Erregistro gunea

Sartu zure kontuan edo sortu kontu berri bat zure posta sartuz…

Erregistro gunea

Sartu zure kontuan edo sortu kontu berri bat zure posta sartuz…